Politika -
Polemika
Andoaingo alkatea PPko zinegotziarekin bilduko da gaur
Atzo PSEkoarekin batzartu zen udaletxeko aterpean, zinegotzi sozialistak ez baitzuen onartu udaletxean sartzea bizkartzainik gabe.
Erredakzioa
Ane Karrere Andoaingo alkateak (Bildu) PPko zinegotziarekin egingo du bilera gaur bizkartzainen inguruan sortutako polemika bideratzeko helburuarekin.
Atzo, berriz, PSEk Andoainen duen zinegotziarekin, Estanis Amutxastegirekin, batzartu zen. Udaletxe atariko arkupeetan gauzatu zen bien arteko bilera, zinegotzien bizkartzainek debekatuta dutelako eraikinean sartzea, eta politikari sozialistak, bere aldetik, ez zuelako eskoltarik gabe sartu nahi izan, egoera horretan segurtasuna ez dagoela bermatuta iritzi diolako.
Gauzak horrela, Amutxastegi zinegotzi sozialistak bere burua intsumiso deklaratu eta alkateak jarrera aldatzen ez duen bitartean ez duela udaletxean sartzeko asmorik jakinarazi zion.